Jardueraren helburua, errefortzora zuzendutako bost orduen banaketa egitea izan da, irakasle taldea bagina bezala, egoera aztertuz eta eztabaidatuz eta ordu banaketa batera iritsiz.
Jardueraren lehen zatian, bost ordu horiek nahi genituen ikasgaietan banatu ahal ziren. Hemen eztabaidak sortu dira gure artean. Bereziki espezialitate ezberdinekoon artean. Batetik, Arte Edarrak ikasitakoa eta bestetik Injenieariak egon baikara. Arte ederretakoak, Plastika, Giza Zientziak, Hizkuntzak indartu nahi zituen. Aldiz injeniariak, Matematika, Natur Zientzia, Teknologia eta Ingelesean somatzen zuten errefortzo beharra.
Eztabaida hasita, bakoitzak bere errefortzo klaseen proposamena egitea erabaki dugu, norbere ikuspegia ongi argumentatuz. Behin lauron proposamenak entzun ondoren, guztien artean, adostasun batera iristen saiatu gara, nahiz eta puntu batzutan ez dugun erabateko adostasuna lortu.
Bigarren zatian, berak egindako errefortzo orduen banaketaren inguruan, batzuk adostasun gehiagorekin beste batzuk baino, baina orokorrean, planteamendu nahiko egokia dela erabaki dugu. Banaketa nahiko orekatua eta aldi berean, beharrik gehienak dituzten materiak landuko baitira errefortzu ordu horietan.
Eta bukatzeko, hirugarren zatian bost ordu horiek, matematika eta hizkuntza alorreko materien esku uztearen proposamena landu dugu. Proposamen hau teorikoki egokia bada ere, praktikan izan ditzaken zailtasunak aipatu eta eztabaidatu ditugu. Bereziki, irakaslegoaren partehartzea nola banatu, gelako jarduera nola planteatu, ikasleen lan egiteko modua nola burutuko den.... ez ditugu batere argi ikusten eta horrela airean utziz arazo iturri baino ez litzateke bihurtuko. Era batera edo bestera, zentruak edo irakaslegoak beraien artean, zerbait gehiago zehaztu beharko lukete jarduera definituago egoteko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario