- "El cuerpo humano"
- Ingelesa ikasteko "Oxford" programa
"El cuerpo humano" aukeratu genuen jolasteko oso dibertigarria zelako eta aldi berean asko ikasi daitekelako modu erraz batean. Bestetik "Ingelesako" jokua hartu genuen, Ingelesa ikasgai garrantzitsu bat delako eta askotan ikasleak honelako ariketak egitea behar dituztelako Ingelesa praktikatzeko eta hobetzeko.
Nahiz eta biak joku didaktikoak izan, oso ezberdinak dira beraien artean eta ikusten da adin ezberdinetarako bideratuak daudelako.
Nahiz eta biak joku didaktikoak izan, oso ezberdinak dira beraien artean eta ikusten da adin ezberdinetarako bideratuak daudela.
Programa hauen alde zerbait esatekotan, harreta lortzeko duten gaitasuna da. Gu geu ere programak (jokoak baino zerbait gehiago direla uste degu) aztertzen jardun geranean, "engantxatu" egin gera une batez. Ez degu esango behin hasiz gero ezin dela bukatu, baina bai arreta handia lortzen dutela. Telebistan pelikula bat ikustearen tankerakoa da, baina abantaila nagusi batekin: interaktiboa da.
Soziologiako klaseetan ikusi degunaren arabera, gaur egungo gazteen arazo handienetako bat arreta falta da. Ez dira konzentratzen, eta ez dute arreta luzaroan mantentzen. Programa hauen bitartez, arreta hori luzatzea eta sendotzea lortzen da dudarik gabe.
Programa hauek, hala ere, badute bere muga. Irakasle bati ez bezela, ezin zaie zuzenean galdetu gure burutik pasatzen den edozein gauza. Hauek eskeintzen dituzten aukeretara mugatu behar gera. Eta asko izan arren, batzutan ez dira nahikoak. Imajina dezagun 10 urteko gazte bat, "el cuerpo humano" programarekin dabilela. Bihotza bere lekuan jarri ondoren, eta bertan azaltzen den azalpena irakurri ondoren, oraindik gehiago jakin nahi duela. Adibidez, zertaz dago osatua bihotza? edota, zergatik da gorria bihotza?. Klase tradizional batetan, irakasle batek bi minutu baino ez lituzke behar galdera honi erantzuteko.
Era berean, eta kontrako ikuspuntutik hauxe esan genezake: programak ikaslearen arreta eta jakinmina esnatu ditu. Lortuko al zuen irakasle batek efektu berdina? eta lortuko ez balu, iritsiko al litzateke ikaslea lehen aipatutako galderak planteatzera? erantzun zaila du honek...
Edonola ere, gauza bat garbi dago: gazteek (eta ez hain gazteek) gustoko dituzte programa hauek, eta funtzionatzen dute.
Ondorioz, hauen beharra agerian dago.
Berriro ere ausnarketa sakonago bat eginez, eta taldean azaldutako kezka bat aireratuz, honako hau galdetu dezakegu: programa hauek irakaskuntza tradizionala baztertu behar al du? ez al dakar honek beste arriskuren bat? alegia, pertsonen arteko elkarrizketa zuzena, eta arrazoitzeko aukera ez al ditu mugatzen?.
Beste askotan bezela, bide zuzena teknologia berriak eta tradizionalak fusionatzean datza. Ea hortarako gai garen!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario