miércoles, 17 de diciembre de 2008

Teknologia berriak

WEB 2.0

Orain arteko web estatikoak (Web 1.0) atzera utziz kontzeptu berri bat azaldu da gure blogosferan: Web2.0.

Beraz, web historiako bigarren generazio bat dela esan dezakegu, zerbitzu berri askoz osatua: gizarte sareak, blogak, wikiak ... Lehen estatikoa zena orain partehartzaile bihurtu da

Pertsonei konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazioak dira. Edukien sormena eta komunikazioa dira garrantzitsuenak eta web tresna hauek ezagutarazteko bidea
Erabilera errazekoak dira eta honek erabiltzaile taldea zabalagoa izatea eragiten du.

Zerbitzu asko eskaintzen dituela aipatu dugu eta jarraian asignatura honetan erabilgarri izan ditugunak aipatuko ditugu:

WIKI

Wiki bat (hawaiieratik, wiki wiki: azkar) web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzea baimentzen duten. Horrela taldeko besteekin konpartitu daitezke eta edozein tokitik internet eduki ezkero eskuragarri daude.

Gainera taldekide guztiek aldaketak egiteko aukera izan dezakete eta geratu beharrik gabe talde lanak egin. Taldean erabiltzeko saiakera egin dugu baina azkenean ez ditugu aplikazio honen aukerak aprobetxatu.

Wiki asko daude dagoeneko: Google-k adibidez aukera hori ematen digu. Bestalde denok ezagutzen dugun wikipedia hiztegia ere wiki bat da.

GOOGLE

Gmail: Taldean erabili dugun korreoa izan da. 2,8GB-eko espazioa eskaintzen du.

Blogger: Online, hau da sarean, gure lanak eta hausnarketak eskegitzeko balio izan digun espazioa da. Web orri baten antzekoa da baina blogak egiten duenarentzat erraztasun ugari eskaintzen ditu web bat egitean aurkitzen ez ditugunak.

Guk egindako blogaren helbidea: http://xsaotaldea.blogspot.com/

Blog Search: Edozein gaiekiko interesa genuenean, bertan aurkitu ahal izan ditugu gai horri buruz eginda dauden blogak.

Calendar: Agenda organizatzeko erabilgarria da. Gainera, korreora abisuak iristen zaizkizu aurretik horrela adierazita badaukazu egutegian. Bilerak, urtebetetzeak... Gure taldean aplikazio hau ez dugu erabili.

Docs: Proiektuak sarean egiteko erabiltzen da. Horrela taldeko besteekin konpartitu daitezke eta edozein tokitik internet eduki ezkero eskuragarri daude. Gainera taldekide guztiek aldaketak egiteko aukera izan dezakete eta geratu beharrik gabe talde lanak egin. Taldean erabiltzeko saiakera egin dugu baina azkenean ez ditugu aplikazio honen aukerak aprobetxatu.

Groups: Debate taldeak sortzeko espazioa da. Gure kasuan ez dugu erabili.

YouTube: Bideoak ikusi, igo eta deskargatzeko aukera ematen du. Aplikazio hau edozein gaiarekin dudaren bat genuenean erabili dugu, gai horri buruzko informazioa duen bideoren bat ikusiz.

SLIDESHARE

Slideshare, dohaineko espazio bat da, non erabiltzaileek aurkezpenak (powerpoint, openOffice...) igo ditzakete. Ondoren aurkezpen hauek sarean eskegi daitezke.

Taldean blog bat sortu dugunez bertan aurkezpenak jartzeko aukera eman digu aplikazio honek.

HAUSNARKETA

Gaur egungo gizartean, interneta hartzen ari den garrantzia ikusita, irakasleak aldaketa horietarako prestatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Hau ikusita, CAPean teknologia berriak ikasgaia egotea beharrezkoa dela uste dugu.

Teknologia berriek abantaila asko dituztela erakutsi zaigu. Ikasgaian ikusi ditugun aplikazio gehienak erabilgarri eta interesgarriak iruditu zaizkigu eta beraz ondo deritzogu abantaila hauek ikastetxeetara zabaltzea.

Interneten bakoitzaren iritziak, lanak... ezartzeko aukera eskeintzen diguten blog-ak adibidez aurrerapausua direla argi dago. Blog hauetan, bakoitzak bere intereseko gaiak jorratzen dituenez, edozein gaiekiko interesa izan ezkero, hauei buruzko informazio asko lortzeko aukera eskeintzen dute eta ikuspegi ezberdinetatik gainera.

Bestalde talde lanak sarean egiteko aukera ematen diguten aplikazioak oso erabilgarriak dira, taldea elkartu gabe lanak egiteko aukera ematen dutelako eta gainera edozein tokian egonda interneteko konexioaz lana eskura daukagulako.

Bi aplikazio hauez gain badaude beste asko, baina orokorrean garrantzitsuenak aipatutakoak dira. Informazioa eskuragarri edukitzea eta bereziki gure ideiak... sarean jarri ahal izatea. Lanak sarean eduki eta taldeko edonork aldaketak egiteko haukera, ondoren lana sarean jarri daitekeelarik.

Hezkuntzara begiratuz, ikasleek aplikazio hauek ezagutu behar dituztela iruditzen zaigu. Informazioa bilatzen jakin behar dute eta internetari probetxua ateratzen.

Lanak egiteko ere erabil dezakete baina aspektu honek ez digu hainbeste konbentzitzen, ikasleak aislatzen dituela iruditzen baitzaigu. Talde lana, bakarkako lan bihur daiteke eta hau ez da egokia. Ala ere ondo erabiltzen ikasi dezakete eta etxean daudenerako aplikazio bezela erabili.

Bukatzeko, internetak mundu guztirako ikuspegia zabaltzen laguntzen du eta hau oso aberasgarria da. Beste kulturak ezagutu, arraza ezberdin askotako jendearekin erlazionatu haukiko komukazioa erraztuz eta orokorrean globalizazioa ahalbidetzen du.

martes, 16 de diciembre de 2008

JOKO DIDAKTIKOAK

Jarduera honetan bi programa aztertu ditugu:
- "El cuerpo humano"
- Ingelesa ikasteko "Oxford" programa

"El cuerpo humano" aukeratu genuen jolasteko oso dibertigarria zelako eta aldi berean asko ikasi daitekelako modu erraz batean. Bestetik "Ingelesako" jokua hartu genuen, Ingelesa ikasgai garrantzitsu bat delako eta askotan ikasleak honelako ariketak egitea behar dituztelako Ingelesa praktikatzeko eta hobetzeko.

Nahiz eta biak joku didaktikoak izan, oso ezberdinak dira beraien artean eta ikusten da adin ezberdinetarako bideratuak daudelako.

"El cuerpo humano" aukeratu genuen jolasteko oso dibertigarria zelako eta aldi berean asko ikasi daitekelako modu erraz batean. Bestetik "Ingelesako" jokua hartu genuen, Ingelesa ikasgai garrantzitsu bat delako eta askotan ikasleak honelako ariketak egitea behar dituztelako Ingelesa praktikatzeko eta hobetzeko.

Nahiz eta biak joku didaktikoak izan, oso ezberdinak dira beraien artean eta ikusten da adin ezberdinetarako bideratuak daudela.

Programa hauen alde zerbait esatekotan, harreta lortzeko duten gaitasuna da. Gu geu ere programak (jokoak baino zerbait gehiago direla uste degu) aztertzen jardun geranean, "engantxatu" egin gera une batez. Ez degu esango behin hasiz gero ezin dela bukatu, baina bai arreta handia lortzen dutela. Telebistan pelikula bat ikustearen tankerakoa da, baina abantaila nagusi batekin: interaktiboa da.

Soziologiako klaseetan ikusi degunaren arabera, gaur egungo gazteen arazo handienetako bat arreta falta da. Ez dira konzentratzen, eta ez dute arreta luzaroan mantentzen. Programa hauen bitartez, arreta hori luzatzea eta sendotzea lortzen da dudarik gabe.

Programa hauek, hala ere, badute bere muga. Irakasle bati ez bezela, ezin zaie zuzenean galdetu gure burutik pasatzen den edozein gauza. Hauek eskeintzen dituzten aukeretara mugatu behar gera. Eta asko izan arren, batzutan ez dira nahikoak. Imajina dezagun 10 urteko gazte bat, "el cuerpo humano" programarekin dabilela. Bihotza bere lekuan jarri ondoren, eta bertan azaltzen den azalpena irakurri ondoren, oraindik gehiago jakin nahi duela. Adibidez, zertaz dago osatua bihotza? edota, zergatik da gorria bihotza?. Klase tradizional batetan, irakasle batek bi minutu baino ez lituzke behar galdera honi erantzuteko.
Era berean, eta kontrako ikuspuntutik hauxe esan genezake: programak ikaslearen arreta eta jakinmina esnatu ditu. Lortuko al zuen irakasle batek efektu berdina? eta lortuko ez balu, iritsiko al litzateke ikaslea lehen aipatutako galderak planteatzera? erantzun zaila du honek...

Edonola ere, gauza bat garbi dago: gazteek (eta ez hain gazteek) gustoko dituzte programa hauek, eta funtzionatzen dute.

Ondorioz, hauen beharra agerian dago.

Berriro ere ausnarketa sakonago bat eginez, eta taldean azaldutako kezka bat aireratuz, honako hau galdetu dezakegu: programa hauek irakaskuntza tradizionala baztertu behar al du? ez al dakar honek beste arriskuren bat? alegia, pertsonen arteko elkarrizketa zuzena, eta arrazoitzeko aukera ez al ditu mugatzen?.

Beste askotan bezela, bide zuzena teknologia berriak eta tradizionalak fusionatzean datza. Ea hortarako gai garen!!!

lunes, 8 de diciembre de 2008

ERREFORTZOKO ORDUEN BANAKETA. Sortutako Eztabaidak

Jardueraren helburua, errefortzora zuzendutako bost orduen banaketa egitea izan da, irakasle taldea bagina bezala, egoera aztertuz eta eztabaidatuz eta ordu banaketa batera iritsiz.

Jardueraren lehen zatian, bost ordu horiek nahi genituen ikasgaietan banatu ahal ziren. Hemen eztabaidak sortu dira gure artean. Bereziki espezialitate ezberdinekoon artean. Batetik, Arte Edarrak ikasitakoa eta bestetik Injenieariak egon baikara. Arte ederretakoak, Plastika, Giza Zientziak, Hizkuntzak indartu nahi zituen. Aldiz injeniariak, Matematika, Natur Zientzia, Teknologia eta Ingelesean somatzen zuten errefortzo beharra.
Eztabaida hasita, bakoitzak bere errefortzo klaseen proposamena egitea erabaki dugu, norbere ikuspegia ongi argumentatuz. Behin lauron proposamenak entzun ondoren, guztien artean, adostasun batera iristen saiatu gara, nahiz eta puntu batzutan ez dugun erabateko adostasuna lortu.

Bigarren zatian, berak egindako errefortzo orduen banaketaren inguruan, batzuk adostasun gehiagorekin beste batzuk baino, baina orokorrean, planteamendu nahiko egokia dela erabaki dugu. Banaketa nahiko orekatua eta aldi berean, beharrik gehienak dituzten materiak landuko baitira errefortzu ordu horietan.

Eta bukatzeko, hirugarren zatian bost ordu horiek, matematika eta hizkuntza alorreko materien esku uztearen proposamena landu dugu. Proposamen hau teorikoki egokia bada ere, praktikan izan ditzaken zailtasunak aipatu eta eztabaidatu ditugu. Bereziki, irakaslegoaren partehartzea nola banatu, gelako jarduera nola planteatu, ikasleen lan egiteko modua nola burutuko den.... ez ditugu batere argi ikusten eta horrela airean utziz arazo iturri baino ez litzateke bihurtuko. Era batera edo bestera, zentruak edo irakaslegoak beraien artean, zerbait gehiago zehaztu beharko lukete jarduera definituago egoteko.

CURRICULUMARI BURUZKO GALDERAK

1- Nola dakit nik, irakasle bezela, zer landu behar dudan klasean?
Programak ikastetxean ezarrita daude, legeak etabarrek ezartzen dutenaren arabera. Programaz batera, beste irakasleekin adostuz

2- Zertan oinarritzen naiz zer eman behar dudan jakiteko?
Programan, ikasleen mailan, gure mailan

3- Nork erabakitzen du zer eman behar den klasean?
Programa baten barruan, irakasleak gestionatzen du klasean eman behar duena. Madriletik dator zerbait orokorra, gero autonomia bakoitzak parte hartzen du baita eduki hori definitzean. Azkenik, Zentruak, eta Irakasleak.

4- Zentro guztietako edukiak berdinak izan behar al dute?
Oinarrizko jakintzako edukiak bai. Kontrol bat izateko. Gero ikastetxe bakoitzak bere moldaketak egin ditzake.

5- Klasean eman beharrekoa prestatu behar al da?
Bai. Ezin da dena inprobisaziora utzi. Prestatuko ez balitz, helburuak lortzea nahiko zaila gertatuko litzateke.

6- Klasean ikasleek ikasten duten guztia prestatu behar al da?
Programatik ateratzeko askatasuna izan behar da, baina arriskutsua izan daiteke. Helburuak argi izan behar dira beti. Curriculum ezkutua.