Legeen Taula
View SlideShare presentation or Upload your own.
Ariketa honen helburua, espainian egon diren, eta gaur egun ezarria dagoen hezkuntza sistemako legeak ezagutzea izan da.
Hezkuntzan lau lege egon direla ikusi dugu, LGE, LOGSE, LOCE eta LOE.
Lege bakoitza analizatu dugu: ezarri zeneko gizartearen egoera, izandako arazoak, legearen estruktura eta beste berezitasun batzuk.
Ondoren, lege bakoitza ezagututa, lauen arteko ezberdintasunen taula bat egin dugu.
Guzti hau dokumentu batean bildu dugu, hezkuntzako legeei buruzko lan bat eginaz.
Egindakoari buruz, lan astuna izan dela aipatuko genuke. Legeak irakurtzea gogorra egiten baita. Hala ere, irakasle izateko bidean gaudenez, lege hauei buruz zerbait jakitea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.
Gainera, ariketa planteatuta zegoen modua interesgarria dela esango genuke, gizartearen egoera analizatzera bultzatu gaituelako eta beraz legeak hobeto ulertzera.
Zenbait datu interesgarri ezagutu ditugu, adib, gobernuak hezkuntzan duen eragina eta baita rebalidaren ideia, selektibitatea nahikoa ez bagenu bezela.
Gure artean experientziak kontrastatzeko ere balio izan digu, batzuk DBH ezagutu genuen, besteek ez eta garai haiek gogoratu ditugu.
Beraz, hasieran pereza asko ematen zuen ariketa, azkenean interesgarria egin zaigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario