jueves, 27 de noviembre de 2008

Espainiako hezkuntza sistemak

Legeen Taula
View SlideShare presentation or Upload your own.


Ariketa honen helburua, espainian egon diren, eta gaur egun ezarria dagoen hezkuntza sistemako legeak ezagutzea izan da.

Hezkuntzan lau lege egon direla ikusi dugu, LGE, LOGSE, LOCE eta LOE.
Lege bakoitza analizatu dugu: ezarri zeneko gizartearen egoera, izandako arazoak, legearen estruktura eta beste berezitasun batzuk.
Ondoren, lege bakoitza ezagututa, lauen arteko ezberdintasunen taula bat egin dugu.
Guzti hau dokumentu batean bildu dugu, hezkuntzako legeei buruzko lan bat eginaz.

Egindakoari buruz, lan astuna izan dela aipatuko genuke. Legeak irakurtzea gogorra egiten baita. Hala ere, irakasle izateko bidean gaudenez, lege hauei buruz zerbait jakitea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.
Gainera, ariketa planteatuta zegoen modua interesgarria dela esango genuke, gizartearen egoera analizatzera bultzatu gaituelako eta beraz legeak hobeto ulertzera.
Zenbait datu interesgarri ezagutu ditugu, adib, gobernuak hezkuntzan duen eragina eta baita rebalidaren ideia, selektibitatea nahikoa ez bagenu bezela.
Gure artean experientziak kontrastatzeko ere balio izan digu, batzuk DBH ezagutu genuen, besteek ez eta garai haiek gogoratu ditugu.

Beraz, hasieran pereza asko ematen zuen ariketa, azkenean interesgarria egin zaigu.

martes, 11 de noviembre de 2008

Informazioaren gizartean dauden arazo eta hezkuntza erronkak, teknologia digitalaren aurrean



Azkenaldi honetan teknologia alde guztietatik daukagu. Hau abantaila eta aldi berean desabantaila bat da. Alde batetik, edozein motako informazioa edozein momentuan eskura dezakegu, baina bestetik hainbeste informazioa ez dakigu nola erabili.

Eta nola eragin du honek gaur egungo hezkuntza sisteman? eta gizartean? honi buruz erreflexio bat egingo dugu, eta horretarako, azken urteotako historia aztertuko dugu.

Ez da hainbeste denbora eskoletan ordenagailurik gabe erakusten zela. Guk ikasi dugun eskolak 1990. urtean agertu ziren. Lehenengo ordenagailuak 5 1/4-ko disketeak erabiltzen zituzten, eta ez genuen batere garbi zertarako erabiltzen genituen. Handik gutxira, Word, Autocad, eta beste zenbait programa erabiltzen hasi ginen, eta nolabait, hauen erabilerari zentzua hartzen hasi ginen.

Hala ere, eskola gehienetan ez zegoen oraindik teknologia berriei aurre egiteko baliabiderik. Ez ekonomikoak, ezta ezagutzarenak ere.

Eskoletako adaptazioak ezin izan du gizartean gertatutako aldaketaren erritmo berdina jarraitu. Egungo klaseetan, oraindik betiko arbelak erabiltzen dira. Arbela digitalak, oraindik amets urrun bat dirudi ikastetxe askoentzat.

Internet aldiz, gizartean dago. Eta gazteen parte garrantzitsu bat bihurtu da, komunikatzeko, informazioa bilatzeko, jolasteko...

Hezkuntzaren eta gizartearen arteko desoreka bat dago. Nola erakutsi daiteke betiko erara, beste kultura batekin hazi diren gazteei? Errealitate bat da, eta konpontzea oinarrizko helburu bat da.

Baliabideak? planteamentua? prestakuntza mota? galdera asko, eta denbora gutxi denei irtenbidea emateko...

Erreflexio sakon bat egingo bagenu, estatuaren eskuhartzearen beharra ikusten dugu.

Lehenik, subentzio ekonomiko bitartez, baliabideak hezkuntza zentruetan kokatzeko (ordenagailuak, interneteko koneksioak, etab.).

Bestetik, irakasleen prestakuntza. Puntu honetara iristean sortzen zaizkigu zalantza handienak. Gai izango al dira adin batetik aurrerako irakasleak, teknologia berriak asimilatzeko? irakasleen adina jaistea derrigorrezkoa al da ? (prejubilazioak...).

Hausnarketa sakon baten beharra dago, eta gizarte guztiaren inplikazioa derrigorrezkoa deritzogu.