Ariketaren deskribapena
Ariketa gai baten antolaketa edo planifikazioan oinarritu da. Horretarako gidoi baten laguntza izan dugu eta bakoitzak bere espezialitateko gaia aukeratuz egin dugu.
Ariketaren prozesua
Lehenik eta behin planifikazio on bat egiteko pautak ematen zizkigun testua, banaka irakurri genuen.
Ondoren testu hau irakurtzen sortu zitzaizkigun erreflesio eta zalantzak landu genituen.
Jarraian kurrikulua egiteari ekin genion. Hau egiteko puntuz puntu ereduan agertzen diren atalak interpretatuz joan ginen. Atal bakoitzean zer jarri adostu ondoren, bakoitzak berea egin genuen gure gaiaren inguruan.
Azkenik bakoitzak bere kurrikulua azaldu zuen eta ahal zen neurrian taldekoen iritzi eta kritikak jaso eta beharrezkoak iruditutako aldaketak egin genituen.
Prozesuan zehar aurkitutako arazo nagusia bakoitza espezialitate ezberdinekoa dela izan da. Proposatutako gaien planifikazioan ezin izan dugulako partehartze haundirik erakutsi.
Arrazoia, taldekideen espezialitatearen ezagupen urria izan da.
Prozesua ulertu arren, atal batzuen elaborazioa egiterakoan zailtasun batzuk izan ditugu, nola hasi argi ez genuelako. Beste talde bateko kide baten laguntza izan dugu, bera irakasle denez eta eginak dituenez ulertzen lagundu digulako.
Zalantza, galdera eta ondorioak
Zalantza eta galderarik oraingoz ez da sortu.
Ondorioei dagokienez, ikusi dugu beharrezkoa dela planifikazio on bat klasea ondo emateko eta hobetzen joateko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Kaixo laukote! Elegantea aurkezpenean jarritako argazkia, oso guapoak zaudete! Beno, entregatu zenidaten lanari dagokionez, pozten naiz ikustea ulertu duzuela zertan datzan planifikazioa. Soilik bi ohar egin nahi dizkizuet.
1.- Diagnostikoa oso ondo egin duzue eta zoriondu behar zaituztet, lan ona!
2.- Eduki kontzeptual eta prozedurazkoak gehiago zehaztea komeni da. Kontzeptuak terminoak behar dute izan, hitz zehatzak eta ez esaldiak. Prozedurak berriz ekintzak dira, adibidez, "diseinua egin", "muntaia egin", etab.
3.- Metodologia arrazonatzea oso garrantzitsua da, justifikatua behar du izan.
Animo gaztiak!
Publicar un comentario