Ariketaren deskribapena
Ariketa gai baten antolaketa edo planifikazioan oinarritu da. Horretarako gidoi baten laguntza izan dugu eta bakoitzak bere espezialitateko gaia aukeratuz egin dugu.
Ariketaren prozesua
Lehenik eta behin planifikazio on bat egiteko pautak ematen zizkigun testua, banaka irakurri genuen.
Ondoren testu hau irakurtzen sortu zitzaizkigun erreflesio eta zalantzak landu genituen.
Jarraian kurrikulua egiteari ekin genion. Hau egiteko puntuz puntu ereduan agertzen diren atalak interpretatuz joan ginen. Atal bakoitzean zer jarri adostu ondoren, bakoitzak berea egin genuen gure gaiaren inguruan.
Azkenik bakoitzak bere kurrikulua azaldu zuen eta ahal zen neurrian taldekoen iritzi eta kritikak jaso eta beharrezkoak iruditutako aldaketak egin genituen.
Prozesuan zehar aurkitutako arazo nagusia bakoitza espezialitate ezberdinekoa dela izan da. Proposatutako gaien planifikazioan ezin izan dugulako partehartze haundirik erakutsi.
Arrazoia, taldekideen espezialitatearen ezagupen urria izan da.
Prozesua ulertu arren, atal batzuen elaborazioa egiterakoan zailtasun batzuk izan ditugu, nola hasi argi ez genuelako. Beste talde bateko kide baten laguntza izan dugu, bera irakasle denez eta eginak dituenez ulertzen lagundu digulako.
Zalantza, galdera eta ondorioak
Zalantza eta galderarik oraingoz ez da sortu.
Ondorioei dagokienez, ikusi dugu beharrezkoa dela planifikazio on bat klasea ondo emateko eta hobetzen joateko.
jueves, 30 de octubre de 2008
CAP IKT: XSAO lan taldea, aurkezpena
Aupa guztioi! CAP egiten ari garen taldea gara eta gure izenak Shandra, Xabi, Olatz eta Auritze dira.
- Shandra Cantero naiz eta arte ederrak ikasi dut.
- Xabier Santamaria naiz, eta nere denbora librean Cap-eko kurtsoa egiten ari naiz. Oriyotarra
naiz, eta goi mailako ingenieritza industriala ikasi det. Animatzen zaituztet blog honetan zuen momentu bereziak komentatzera. Txintxo ibili!!!
- Olatz Gerrikagoitia
Nik 27 urte daukaz, eta Markinarra na.
Oin dala 3 urte amaitxu naban Injenieritza Elektronika eta Automatika industriala, Arrasateko Unibertsitatien.
Ikasketak amaitxu eta 2 urte irakasle eonitzen Arrasateko unibertsitatien. Eta gero beste urte bete Fagor Automationen (Arrasaten) energia solarraren inguruko proiektutan.
Eta aurten, CAP ata nahixen nabil, datorren urtetik aurra irakaskuntza dediketako.
- Auritze Etxezarreta. Tolosakoa naiz eta Injenieritza teknikoa ikasi dut Telekomunikaziotako espezialitatean.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)